• Maiatzaren 7tik irailera bitarte era mailakatuan egingo dira matrikula eta izen-emateak.
  • Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, eta edozein zalantza argitu edo argibiderako bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
  • Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus -en.

Ikasturtea ez da amaitu, baina Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola hurrengoaren prestaketak burutzen ari da. Bide horretan, jada 2019-20 ikasturteko matrikulaldia abian da. Era mailakatuan egingo dira matrikula edota izen-emateak:

  • Maiatzaren 7tik 17ra, bertako ikasleak, jadanik instrumentua jotzen dutenak eta instrumenturik gabeko ikasketak egingo dute matrikula.
  • Maiatzaren 21etik 23ra, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen izen-ematea.
  • Maiatzaren 24an, plaza bakanteen zozketa gauzatuko da eta ondorenean bilera. 18:00etan ezarri dute hitzordua.
  • Maiatzaren 27tik 31ra, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen matrikula.
  • Ekainaren 3tik 28ra, bertakoak ez diren ikasle berrien matrikula, plazak bete artean.
  • Eta azkenik, irailaren 3tik aurrera, kasu berezien (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak.

Matrikula orriak eta matrikularako bete beharreko baldintzak www.tolosa.eus -en.

Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era eta, astelehenetik ostegunera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.