Gipuzkoan Gazte Tour

Gipuzkoan Gazte Tour musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste hainbat eragile eta udalekin elkarlanean garatzen duena. Bere helburu nagusia da nerabe eta gazteei kultur programazio erakargarria eskaintzea, betiere ikusizunaren parte direla sentiarazita.

Urtetik urtera, lehen mailako artistak eta talentu handiko gazteen erakustaldiak eskaintzen ditu Gipuzkoan Gazte Tour programak. Tolosak bezalaxe, inguruko beste herri askok ere hartzen dute parte, hala nola, Arrasatek, Zumarragak, Andoainek, Ordiziak, Zarautzek, Hondarribik, Eibarrek eta Errenteriak.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA