San Frantzisko pasealekuan duela bi aste ezarritako bi-aldeko informazio-panela erasotua izan da asteburu honetan. Alde bakoitzeko pantaila, 32 panel txikiz dago osatua eta kaltetuak izan dira Triangulo aldeko pantailaren 10 eta San Frantzisco aldekoaren 18 panel. Baita WIFIaren antena ere.
Erasoa gaitzetsi du Udalak eta adierazi ikerketa abiatu duela gertatutakoa argitu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldi berean, nabarmendu du zerbitzua ahalik eta lasterren berrezartzen saiatuko dela.
- Udate (HAZ-SAC)