Zazpigarren alea da kaleratu berri dena. 28 orritan zehar hainbat gai lantzen ditu: Tolosako Udalaren 2019ko aurrekontuak, Tolosatzenen ekarpenak aurrekontuari, Zumardi Txikiaren eraberritze lanketa, Kontsumo bulegoa, alderdien tribuna, Abegi elkartea herritarren txokoan, Udate zerbitzu integral eran sortzeko proiektua, Tolosako landa koaderno berria, eta Tolosan azken urte honetan gauzatu diren eraberritze ezberdinen nondik norakoak.
Tolosako etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udalaren sare sozialetan. 4 hilabetetik behin argitaratzen du aldizkaria Udalak.
Irakurgai hemen: https://bit.ly/2G1Or8S
- Udate (HAZ-SAC)