Erregeen Kabalgata dela-eta, larunbatean, urtarrilak 5, Rondila kalea itxita egongo da trafikoarentzako 14:00etik 21:00etara.

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondila 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).

TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondila 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza eta San Frantzisko Geltoki zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Hiribusa berriz, Rondila 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki) mugituko da eta San Frantzisko elizakoa Foruen etorbidera, San Frantziskoko bidegurutzetik gertu.