Ero-Etxe elkartearen krosa dela eta, igande honetan, urtarrilak 20, Rondilla kalea eta Zubi Berriko sarbidea itxita egongo da trafikoarentzako 10:00etik 14:00etara.
Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).
TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.
Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza eta San Frantzisko Geltoki zerbitzutik kanpo geratuko dira.
- Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa