Donostiako klasika dela eta, abuztuaren 4ean -larunbata- Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzako 12:00etik 14:00etara.
Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).
TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.
Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza, San Frantzisko Geltoki, Araba etorbidea eta Bentaundikoak, zerbitzutik kanpo geratuko dira.
Hiribusaren geltokiak aldatu egingo dira: Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txikira) mugitzen da eta ondorengo geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira: San Frantzisko eliza, San Frantzisko Geltoki, Berazubi eta Iurre.
Barkatu eragozpenak.
- Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa