• Irene Caminos trialeko kirolariaren laguntzarekin, babes neurriak erabiltzeak bideko segurtasunean duten garrantzia ezagutu ahal izan dute Samaniego ikastetxeko 260 ikaslek

 

Bide segurtasunari buruzko ikastaroa eskaini diete auren ere Tolosako udaltzainek Samaniego ikastetxeko ikasleei. Irene Caminos trialeko kirolariaren laguntzarekin, babes neurriak erabiltzea zein garrantzitsua den landu dute. Hiru egunetan banatuta, haur hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako 260 ikasle inguruk parte hartu du ikastaroan.