• Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo da itxita. Autobusen ibilbideak ere aldatu egingo dira, eta ez dira Rondilla kalean geratuko.

 

Larunbatean egingo den babarrun festa dela-eta, Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat 11:00etatik 14:00etara bitartean. Horrez gain, autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira, Rondilla kaleko geralekuak ezingo baitira erabili. Honakoak izango dira geralekuak:

  • Ibilbide luzeko autobusek beren geralekua aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).

  • TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta honako puntuetan geratuko dira: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

  • Tolosako autobusek ere geralekuak aldatuko dituzte:

    1. Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki)

    2. Rondilla, San Frantzisko eliza eta San Frantzisko Geltoki zerbitzutik kanpo geratuko dira.

  • Hiribusa:

    1. Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki)

    2. San Frantzisko elizakoa Foruen etorbidera aldatuko da, San Frantsizkoko bidegurutzetik gertu.