• Hartutako akordioak Udaletxeko iragarki taulan ageri dira 30 egun baliodunetan zehar, martxoaren 27an hasita. Erreklamaziorik edo oharrik ez badago, hartutako erabakiak behin betikoak izango dira.

Tolosako Udalak, 2019ko otsailaren26an izandako ohiko Osoko Bilkuran, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko Ordenantza Fiskalaren eta haren eranskinaren aldaketari hasierako onarpena ematea erabaki zuen.

Hartutako akordioak Udaletxeko iragarki taulan ageri dira 30 egun baliodunetan zehar, martxoaren 27an hasita.

Epe honetan, 11/1989 Arau Foralak 17. artikuluan aipatzen dituen interesdunek espedientea aztertu ahal izango dute eta egokitzat jo ditzaketen erreklamazioak aurkeztu.

Informazio hau emateko epea amaitu ondoren, eta erreklamaziorik edo oharrik ez badago, hartutako erabakiak behin betikoak izango dira eta ez da beste erabakirik beharko.