• Belena bizikleta aparkalekuko 2018ko 2. seihilekoari dagokion kuotaren kobrantza abenduaren 14an egingo da, eta Udal baratzen erabileraren 2018ko tasaren kobrantza, berriz, abenduaren 20an. Biak banketxe bidez.

Udaleko Ogasun departamentutik jakinarazi dute Belena bizikleta aparkalekuko 2018ko 2. seihilekoari dagokion kuotaren kobrantza abenduaren 14an egingo dela, ohiko moduan, banku bidez.

Bestalde, Udal baratzen erabileraren 2018ko tasaren kobrantza abenduaren 20an egingo da, hau ere banku bidez.

Edozein zalantza argitzeko Ogasun sailarekin jarri harremanetan 943 69 75 00 deituz edota zergabilketa@tolosa.eus -era idatziz.