- Pasabidetik egin zaio sarrera zuzena eta konketa, komun egokitua, pixalekua, eta pixoialak aldatzeko eremua ditu.
- Azokako baserritarren eskakizunei erantzunaz eta Kultur Etxeko Areto Nagusian ekitaldiak antolatzen direnerako zerbitzua bermatzeko helburuz eraiki da.
- Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta ostiral, asteburu zein jai egunetan 8:00etatik 20:00etara. Gauez itxita egongo da.
- Lanek 21.200,30 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute eta hilabeteko epean burutu dira.
Kultur Etxearen sarrera-atearen alboan eraiki du Tolosako Udalak komun berria, azokako baserritarren eskakizunei erantzunaz eta Kultur Etxeko Areto Nagusian ekitaldiak antolatzen direnerako zerbitzua emanaz. Larunbat honetatik aurrera, azaroak 17, egongo da erabilgarri: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta ostiral, asteburu zein jai egunetan 8:00etatik 20:00etara. Gauez itxita egongo da.
Kultur Etxeko behe-solairuan zegoen komuna eraberritu da kaleko pasabidera sarbidea irekiz. Handiagoa da orain, irisgarritasuna bermatuz, eta akabera berriekin: zorua, hormak, argiteria, aireztapen sistema, saneamendua... Konketa, komun egokitua, pixalekua, eta pixoialak aldatzeko eremua ditu.
Lanek 21.200,30 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute eta hilabeteko epean burutu dira.
- Obrak, Zerbitzuak