• Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da eta Udalak, Tolosa&Cok, merkatariek eta auzotarrek herritar orori luzatu diete gonbita kalearen itxura berria ezagutu dezaten.

Ia bukatuta dago Gudari kale berria. 6 hilabeteko eraberritze lanen ostean, kale irisgarriagoa eta atseginagoa da Gudari. Itxura berria ezagutara emateko, Udalak, Tolosa&Co, merkatari eta auzotarrekin batera, inaugurazio ekitaldia antolatu du ostiralerako, abenduak 21, arratsaldeko 20:00etan. Musika, dantza, pintxoak eta txokolate beroa izango dira. Antolakuntzak herritar oro gonbidatzen du Gudari kale berria ezagutzera.