• Patxi Amantegi zinegotziak nabarmendu du Udalak Ferialaren 'erabilera anitzeko espazioa' izaera aregotu nahi duela eta egun dauden jarduketa ezberdinez gain, ekimen berriei lekua egin: “ lur berriak, orain arte zoruaren egoeragatik bertan egin ezin ziren aktibitateak gauzatzea ahalbidetuko du”.
  • Lanak aste honen hasieran hasi ziren eta ostiralerako amaituak egotea da aurreikuspena. 32.720 euroko (BEZ barne) inbertsioa gauzatuko da bertan.

Tolosako Udala Ferialekuko lurra berritzen dihardu. Lanak aste honen hasieran hasi ziren eta ostiralerako amaituak egotea da aurreikuspena. 32.720 euroko (BEZ barne) inbertsioa gauzatuko da bertan.

Iaz ferialekuko lurraren zati bat hormigonatu zen, konkretuki ritmikakoek erabiltzen duten eremua. Gainontzeko eremu guztia berritzen ari dira orain. Oso egoera kaxkarrean eta pitzadura, zulo eta desnibel ugari zituen orain arteko lurrak. Aurreko zorua kendu eta osotasunean hormigonatuko da berriz.

Patxi Amantegi zinegotziak nabarmendu du Udalak Ferialaren 'erabilera anitzeko espazioa' izaera aregotu nahi duela eta egun dauden jarduketa ezberdinez gain, ekimen berriei lekua egin. Gaur egun voley-a, ginmasia erritmikoa, erraldoi eta buruhandiak... eta beste hainbat ekimen daude bertan. Amantegi zinegotziaren hitzetan, lur berriak, orain arte zoruaren egoeragatik bertan egin ezin ziren aktibitateak gauzatzea ahalbidetuko du, esaterako patinaketa.