Oso giro alaia eta eguzkitsua bizi genuen larunbat honetan Zuhaitz azoka berezian. Eguraldia lagun, aspaldiko partez, eta goizeko lehenengo orduetatik izan zen jendea postuetan. Salmentak ere onak izan ziren.
Frutarbola asko, sagarrondoak batez ere, baso espezieak, eta apaiangarriko landare asko ere izan zen trianguloan. Hauekin, hazi ekologikoak eta espezie exotikoak ere ikusi genituen.
Aipatzekoak, Zerkausian ikusitako aurtengo lehenengo baba freskoak. “Barazki bizidunak” elkarteak aurkeztu zituen, eta negutegiari esker aurreratutako produktua da.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa