Abuztuko lasaitasuna eta udako zailtasunak atzean utzita, eskaintza zabala eta kalitatezkoa eskaini zen larunbateko azokan; eta beraz, salmentak ez ziren batere kaskarrak izan.
Aurtengo tomate eta leken uzta ez da beste urteetakoa bezelakoa izan. Ekoizleek uztaren erdia baino ezin izan dute saldu, baina eskainitako produktua ordea, kalitate gorenekoa izan da. Gauza bera gertatu da lekekin, baina poliki poliki hartu dute ohiko kalitate eta izaera.
Piparrak, gindillak, gernikakoak edo eta txorizeroak ere eskaini ziren azokako mahaietan, baita exotikoagoak diren habanar edo jalapeƱoak.
Fruta eskaintza ere oparoa izan zen: sagarrak, aranak, matxakanak, udareak edo eta pikuak izan ziren aukeran. Hauekin, perretxiko ugari ere izan ziren. Gibelurdinak eta ziza horiak batez ere.
Eskaintza zabalari esker, gustora aritu ziren erosle zein saltzaileak larunbateko azokan.

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa