Udazkena nobedade askorekin etorriko zaigu Tolosako azokara. Asteburu honetan aurtengo lehenengo babarrunak izan ziren salgai zenbait postuetan. Asko ziren hauen zain zeudenak, aurten atzerapen txiki batekin etorri baitira.

Hauez gain, fruta asko izan zen salgai ere: sagar mota asko eta barietate berriak, udareak, pikuak, gaztainak eta matxakanak ere izan ziren. Garaia urteko hoberena da fruta arloan, eta erosleek xestoa betetzeko aukera ez dute pasatzen uzten.

Perretxikoen kasuan bestelako egoera. Bertako ziza hori eta onddo bakar batzu izan ziren; kanpoko produktuek osatu zuten zerrenda. Ea datorren asteetan gora egiten duen eskaintzak.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 22-09-2018.xlsx