Joan den asteburuko azokan Zerkausia tokiko ehulek egindako hari-apaingarriez beteta ikusi genuen, larunbat honetan, berriz, Berdura plaza izan da kolore ezberdinetako aterkiekin apainduta agertu zaiguna.
Azokako mahaitan aldiz, udazken giroa nagusi. Fruta zerrenda areagotuz doa astero-astero, uzta jasotzeko garaia baita. Mota askotako sagarrak, udareak, feijoak, mizpiradiak, matxakanak, intxaurrak, gaztainak edota urrak erosteko aukera izan zen larunbatean.
Aipatzekoak ere perretxikoak. Ziza horiak, mendiko angulak, “trompeta de la muerte” direlakoak, eta nola ez, onddoak. Kalitate gorenekoak eta prezio onean.
Beste protagonistetako bat: babarruna. Tolosakoa, berria, zertxobait bustia eta biguna oraindik, egotesko azkarragoa eta kolore berezikoa. Potxa txuria ordea lehortasun puntura iritsita.
Hauekin batera, udazkeneko barazkiak; aza, azalorea, romanesku aza, kalabaza edota espinakak. Iritsi da beraz, udazkena mahaietara eta baita gure sukaldeetara ere.

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa