Udazkena lasai hasi da azokako postuetan. Eskaintza badoa pixkanaka aldatzen, eta garai honetako geroz eta fruta eta barazki gehiago daude mahaietan. Tolosako babarrunak hasi dira dagoeneko, eta zenbait mahaietan 14€tan egon ziren salgai. Errezil sagarrak ere hasi dira, eta matxakanak ere ikusi genituen pare bat postutan. Pikuak oraindik oso ondo saltzen ari dira, eta hauekin udareak eta beste zenbait fruta ere.

Perretxiko zerrenda ordea, oso eskasa. Urte zaila izaten ari da arlo honetan, eta momentuz kanpoko eskaintzarekin aurrera egin beharko dugu. Bertako ziza hori batzuk eta gibelurdina bakar batzuk ere izan ziren.

Aipatzekoa aurtengo lehenengo bruselazak hasi direla, datorrenaren aurrerapen moduan.

Prezioak: