Giro alaia izan genuen azokan Koadrilen Egunarekin bat. Eskaintza badoa aldatzen, udarako produktuen presentzia geroz eta nabarmenagoa delarik. Erosleek eskertu egiten dute produktu aldaketa hau.
Negutegietako lekak eta tomateak dira nagusienak barazkien artean, eta oso ondo saldu ziren asteburu honetan. Fruta zerrendan ere nobedadeak izan ziren. Aurtengo lehenengo mendiko aranak eta mugurdiak, gereziekin batera saldu ziren udarako zerrenda osatuz, eta hauen atzetik ere izango dira ere sorpresa gehiago.
Perretxiko eskaintza zabala izan zen. Udaberriko zizak, onddoak, ziza horiak eta gibelurdinak izan ziren salgai zenbait mahaietan. Gehienak goreneko kalitatezkoak.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa