Udaberriko barazkien eskaintza geroz eta zabalagoa da azokan. Ilarrak zabaltzen doaz mahai askota; babak ere ugaritzen ari dira, eta zainzuriak ere, beste horren beste. Hauekin lore erramuak ere izan ziren postuetan,.

Aipatzekoa Berdura plazan bizi zen giroa. Erosle asko izan ziren, bai baratzarako landareen postuetan, baita apaingarriko landareen postuetan ere.

Perretxiko zerrenda onddoek osatu zuten; Zamoratik ekarrita, gehienak udaberriko zizen zain daude. Ea eguraldiak laguntzen duen eta datozten egunetan aukeran dauden.

Prezioak: