Giro lasaia izan zen asteburu honetan azokan. Berrikuntzak iristen ari dira, eta eguraldia lagun dugula, aldaketa asko somatzen dira. Udaberri giroa dago, kaleetan eta postuetan, eta zerrenda badoa aldatzen. Bertako ilarrak izan ziren postu batean, eta hemendik gutxira, ugaritu egingo dira. Babak ere, nahiz eta oraindik hasi gabe egon, ez dute denbora asko beharko agertzeko.
Bertako gazta berria ugaritu egin da mahaietan, eta Berdura plazako baratzerako landare postuetan bizitasuna eta berrikuntzak izan ziren. Tomate landareak, marrubi landareak, kalabaza landareak edota zainzuri landareak besteak beste, ondo saldu ziren.
Aipatzekoa Atari kaleko baso espezieen saltzaileen eskaintza. Udaberria gainean dugula, aranak ez zituzten ekarri, mugitzen hasita baitaude, eta datozen asteetan ere beste espezieak ere hasiko direla uste dute.
Prezioak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa