Udaberri giroa somatzen hasi gara Tolosako kale eta mendietan. Azokan ere, badira horren zenbait seinale; produktu zerrenda, ordea, negukoa oraindik. Duela urtebete dagoeneko illarra berriekin hasiak geunden; aurten ordea, ekoizle gehientxuenek landareak loretan ere ez dituzte. Neguko barazkiak badaude postuetan, baina epeltasunak eta egunaren luzatzeak landareak loratzera bultzatzen ditu, laister neguko zerrenda agortuko delarik.

Aipatzekoa egun hauetako fruta zerrenda. Mendiola sagarraren eskaintza zabaldu da asteburu honetan, tamaina handiko aleekin gainera; eta beraiekin, errezilak eta kiwiak nagusi. Oraindik oso kalitate handikoak.

Berdura plazan, apaingarriko landareen saltzaileek plaza osoa apaindu zuten. Udaberri giroa somatzen zen, eta baratzarako landareen mahaietan ere giro ezin hobea izan genuen.

Prezioak: