Tolosa Goxua azoka berezia zela eta, kanpotar asko gerturatu ziren Tolosara. Bertakoentzat ere oso erakargarria izan zen eskaintza, giroa berriz, ezin hobea. Salmentak ere, beste horren bestekoak izan ziren.
Zerkausian berrikuntzak ere ikusi genituen. Kiwiak hiru bat mahaietan salgai, eta aurtengo lehenengo feijoak ere aukeran izan ziren. Perretxiko kolpetxo bat ere izan zen mendietan; bertako 10 kilo onddo, ziza horiak, gibelurdina gutxi batzuk eta gamuzak saldu zituzten postuetan.
Santu guztien eguna bertan dela eta, Berdura plazako apaingarriko postuetako eskaintza oso zabala izan zen. Enkarguak jaso, zenbait zentru eskura eman, eta lorontzietan dauden apaingarriko landare asko saldu zituzten.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa