- 'Erein gurea dena' lelopean gauzatu da ekitaldia.
- Bertan izan dira Herrikide eta Samaniego ikastetxeetako ikasleak, Tolosako Babarrun Kofradia, Tolosako Babarrunaren Ekoizleen elkartea, Gure Kaiola elkartea, Tolosako sukaldariak, Tolomendi elkartea eta udal ordezkariak.
2019ko Tolosako Babarruna erein dute babarrunaren bueltako eragile zein ikasleek Zerkausian, helburu horretarako prestatutako lorontzietan: Herrikide eta Samaniego ikastetxeetako 40 ikasle inguru izan dira bertan, Tolosako Babarrun Kofradia, Tolosako Babarrunaren Ekoizleen elkartea, Gure Kaiola elkartea, Tolosako sukaldariak (Peio Doyharzabal eta Txemari Esteban), Tolosamendi Landa Garapen elkartea eta udal ordezkariekin batera. Zerkausia izan da kokaleku.
11:30etan gauzatu dute ereitea. Ondoren ikasle bakoitzari lorontzi bana oparituko zaio Tolosako Babarrunaren alearekin.
Aurretik ikasleek, laugarrenez, Udaleko teknikarien, Tolosako Babarrunaren Kofradiako kideen eta Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Elkarteko Xabier Goikoetxea, Koldobike Artola eta Mari Karmen Iradiren eskutik, tailer ezberdinak gauzatu dituzte Kultur Etxean. Babarrunaren atzean dagoen lana eta baserritarren bizipenak ezagutzeko aukera izan dute, beste hainbat ekintza burutzeaz gainera.
Argazkiak: https://photos.app.goo.gl/3fcHUoSrXafKD7rD6
- Merkataritza, Feriak eta Turismoa