• Bide Bide jatetxean izango da, 9:00etatik 10:00etara.
  • 'Berriz Enpresa' programan parte hartu duten hiru ekintzaile tolosarren esperientziak ezagutaraziko dira bideo labur batzuen bitartez, eta ostean, solasaldia izango da.
  • Gipuzkoako Bazkundeak, Tolosa&Co merkatari elkarteak eta Tolosako Udalak elkarlanean antolatua.

Gipuzkoako Bazkundeak, Tolosa&Co merkatari elkarteak eta Tolosako Udalak elkarlanean enpresen jarraipena sustatzen duen 'Berriz Enpresa' programa ezagutarazteko gosari-solasaldia antolatu dute: datorren astelehenean izango da, irailak 24, Bide Bide jatetxean, 9:00etan hasita. Ordubeteko iraupena izatea dago aurreikusia.

Bertan, antolatzaileen agurraren ondotik, 'Berriz Enpresa' programan parte hartu duten hiru ekintzaile tolosarren esperientziak ezagutaraziko dira bideo labur batzuen bitartez, eta ostean, sustatzaile eta bertaratutakoen arteko solasaldia izango da. Merkatariei, ekintzaileei, banketxeei eta prentsari dago zuzendua ekitaldia.

'Berriz Enpresa'-ren helburua enpresen jarraipena erraztea da merkataritza eta ostalaritza sektoreetan. Programak laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.