Aurten ere Tolosako Santa Maria parrokia bisitatzeko aukera eskeiniko da udan. Azken bi urteetan, jendearen interesa eta eskaera medio, Tolosako Udaletik parrokia bisitatzeko aukera zabaldu izan da. 2017an, turistikoki ekimen hau oso arrakastatsua izan zen jasotako bisitari kopuru eta jatorriak aztertuta: 1670 pertsona artatu ziren. Arrakasta horri jarraiki beraz, aurtengoan ere, uztaila eta abuztuan, aukera egonen da parrokia bisitatzeko. Informazio puntu bat ezarri da parrokiaren inguruko xehetasun oro bisitariei eskaintzeko. Doanekoa izango da sarbidea.

  • Noiz: uztailaren 16tik abuztuaren 25era.
  • Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14.00etara.

Argazki galeria