Datorren apirilaren 27tik 29ra Tolosa haragiaren eta txingarraren hiriburu bilakatuko da. HARAGI topaketak sektoreko nazioarteko maistra eta maisuak ekarriko ditu gurera, eta Tolosako erretegiekin batera elkarbanatuko dute jakintza eta jarduna. 3 gune izango dira Tolosan: Euskal Herria Plazan 'Festa' izeneko gunea, pintxo eta razioak dastatzeko aukera emango duena era informal batean; eta Zerkausian beste biak: 'Erretegia' eta 'Aula', azken hau konferentzia, kata eta tailer ezberdinekin. Hortaz, Txuletaren Festan egin bezalaxe, erretegiak bere horretan jarraituko du bi ortordurekin: afaria ostiralean, apirilak 27, eta bazkaria larunbatean, apirilak 28. Tolosako erretegiek kalera aterako dituzte beren parrilak, ohiko menua emateko:
- Urdaiazpikoa
- Nafarroako esparragoak
- Kantauriko antxoak
- Lodosako piperrak
- Txuleta
- Idiazabal gazta
- Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa
45 euroko prezioa du. Horrez gain, haurrentzako menua ere egongo da 12 eurotan:
- Pasta tomatearekin edo arroz txuria tomatearekin
- Oilasko Errea txip patatekin edo eskalopea txip patatekin edo hanburgesa saltsan
- Sandwich izozkia edo banillazko natillak edo flana
Jada egin daitezke erreserbak Tolosaldea Tour turismo bulegoan (Andre Maria Plaza 1, Tolosa), tour@tolosaldea.eus-era idatziz, edota 943 69 74 13 telefonora deituz.
- Merkataritza, Feriak eta Turismoa