- 0,05 euroko prezioa izango dute eta diseinua berritua.
- Udalak, Garaikoa Baserritarren Elkarteak eta Tolomendi Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak bultzatutako ekimena.
- Nerea Letamendia, Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotzia: “neurri honen bitartez, jada azokan aurki daitezkeen telazko poltsekin batera, plastikozko poltsen kontsumoa murriztu nahi da: jasangarritasunaren alde lan egin, berrerabilpena eta birziklapena sustatuz, eta gure ingurunea babestuz”.
Poltsa berriak egin dira Tolosako Azokarako, orain artekoak amaitu ostean. Aurrekoen antzera, oraingoak ere degradagarriak dira eta bi tamainatan daude eskuragarri: ertainak eta handiak. Diseinua ere berritu da: poltsa zuria da, non hizki urdinez 'Garaikoa. Bertakoa. Gurea!' irakur daitekeen.
Horrez gainera, plastikozko poltsen erabilera gutxitzea helburu duen 293/2018 errege-dekretuak hala ezarrita, poltsak kobratu behar zaizkie bezeroei. Hori horrela, 0,05 euroko prezioa izango du Tolosako Azokako poltsa bakoitzak.
Udaleko Merkataritza, Feriak eta Turismo saileko zinegotzi den Nerea Letamendiak adierazi duenez, neurri honen bitartez, jada azokan aurki daitezkeen telazko poltsekin batera, plastikozko poltsen kontsumoa “murriztu” nahi da: “jasangarritasunaren alde lan egin, berrerabilpena eta birziklapena sustatuz, eta gure ingurunea babestuz”.
Udalak, Garaikoa Baserritarren Elkarteak eta Tolomendi Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak garatua elkarlanean.
- Merkataritza, Feriak eta Turismoa