Denok espero genuen perretxiko kolpea azkenean iritsi dela esan dezakegu. Bertako onddoak, nikaloak, ziza horiak eta mendiko angulak salgai izan ziren mahaietan, denak goreneko kalitatekoak.
Barazki zerrenda ere oso zabala izan zen. Negukoen artean aipatzekoak babarrunak, azaloreak eta kalabazak. Bestalde, udarako produktua ere badago oraindik; tomateak, lekak eta piparrak puntu onean diraute.
Fruta eskaintza urteko zabalena dela esan dezakegu. Sagarra mota asko, kiwiak hasi direla, feijoak, gaztainak eta matxakanak aukeran mahai askotan.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa