Udazkenaren gertutasunaren eragina nabaritzen da dagoeneko azokako mahaietan. Fruta zerrenda oso zabala da, sagarra nagusi dela. Udareak ere badaude postuetan, eta garaia aurrera dihoala, motak ere aldatzen dihoaz. Elstar, urkizu sagarra, edota reineta sagarra dira nagusi orain mahaietan. Dirudienez, aurtengo matxakana uzta oso eskasa izango da ordea.
Barazkien eskaintzan ere aldaketak somatu ditugu. Tomate, leka eta piper asko izanik, potxak eta bestelako barazkiak azaltzen hasi dira dagoeneko, eta hauen ondoren, Tolosako Babarrunak espero ditugu.
Perretxiko saltzaileek datorren asteko ilargiari begira daude. Ea onddo kolpe bat dakarkien eta urtea konpontzen laguntzen duen.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa