Oso giro alaia izan genuen Babarrunaren azoka berezian. Erosle asko, eguraldi ona, eta ekintza desberdin ugari izan ziren goiza alaituz. Produktu-zerrenda ere oso zabala izan genuen. Gonbidatutako postuetan eta astero egoten direnetan aukera oso anitza izan zen, denen artean babarruna nagusi izanik.

Hauekin, fruta ugari izan zen, neguko barazki asko eta udarako gutxi batzuk ere, kanpotik ekarritako perretxiko asko, eta mota guztietako sakramentuak. Aipatzekoak ere dira azken asteetan etorri diren postu berriak. Eztikiak saltzen dituztenak, barazki ekologikoak ekoizten dituztenak, edota euskal txerriekin pateak eta bestelako txerrikiak egiten dituztenak.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 17-11-2018.xlsx