Giro lasaia izan zen larunbatean azokan. Goiza aurrera zihoan heinean, animatzen hasi zen, eta eguerdiraldea animazio bizia izan genuen. Eskaintzak asko lagundu zuen. Udaberriko kalitatezko barazki asko izan ziren, eta prezio onean saldu ziren. Ilarrak, babak, zainzuriak, patata berria…
Hauekin batera, bertako zizak izan ziren salgai. Eskainitako kiloak berehala saldu ziren, eta hauekin, kanpoko zizak, onddoak edota trufak izan ziren aukeran.
Aipatzekoa berdura plazan ikusitako zerrenda: apaingarriko landare asko, eta baratzarako landareen postuetan animazio handia izan zen.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa