Negu giroa mahaietan eta atzerapena zerrendetan. Larunbateko azokaren titular nagusia da hori. Berrikuntzak azaltzen dihoaz pixkanaka, eta asteburu honetan, aurtengo aurreneko Marzuolus perretxikoak ikusi genituen. Martxo hasieran azaldu izan dira aurreko urteetan; aurten ordea apirilaren erdialderarte itxoin behar izan dugu. Hauekin, zenbait udaberriko ziza eta kalitatezko onddoak ere ikusi genituen.
Barazkien artean, aipatzekoak postu batean aurkeztutako zainzuriak; kalitate handikoak eta tamaina paregabekoak. Baba berriak ere ikusi genituen, oraindik negutegietakoak, eta ilarrak ere izan ziren.
Ea eguraldi onarekin eta egunaren luzatzearekin baratza eta basoek gora egiten duten eta udaberriko festa gurean dugun azkenean.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa