Oso eskaintza zabala izaten ari gara aste hauetan azokan. Neguko barazki zerrenda une onenean dagoela esan dezakegu: letxu mota asko, eskarola desberdinak, espinakak, txikoriak, garduak, azak, romaneskuak edo eta azaloreak besteen artean. Fruta zerrendan, sagarrak, kiwiak eta fruitu lehorrak daude batez ere.
Hurrengo egunetan datorren hotzari begira daude ekoizleek. Elurrak eta izotzak eragin kaltegarria edo baikorra duten zain daude. Perretxiko zerrenda agortuta dago; negua pasa arte itxoin egin beharko dugu berreskuratzeko.
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa