Tolosa Zuria loretan ospatu zen asteburu honetan. Azoka animatua izan genuen goiz osoan zehar, Berdura plazan batez ere. Astero etortzen diren postuen eskaintza, gonbidatutako postuenarekin osatu zen, aukerak asko zabalduz. Salmentak eta giroa oso alaiak.

San Isidro eguna ere ospatu zen urtero bezela. Zerkausian eskaintza oparoa eta kalitatezkoa izan zen. Ilarrak, babak, patata berria, zainzuriak, zizak edo eta onddoak nagusienen artean.

Datozen asteetan franbuesak izango direla espero dute saltzaileek, nobedade bezela.

Prezioak: