Garagardo azoka zela eta, Zerkausiko postuak Triangulo plazan kokatu ziren larunbatean, lekualdaketak, baina, bizia eman zion azokari. Eguraldia ere lagun, salmentak onak izan ziren, eta eskaintza oso zabala.
Udazkenaren atarian, laster helduko dira azokako mahaietara Tolosako babarrun ospetsuak, baita bertako onddoak ere. Larunbatean kalitatezko gibelurdinak erosteko aukera izan zen azoka, baita ziza horiak ere.
Fruta eskaintza zabala izan zen, mota askotako sagarrak, udareak, matxakanak, mugurdiak, pikuak edota aranak izan ziren mahai askotan.
Eta aipatzekoak larunbatero-larunbatero huts egiten ez duten gaztagaile eta ogi saltzaileen postuak, asteroko erosketa poltsa osatzen laguntzen dutenak.
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa