Giro polita eta eguzkitsua izan genuen Tolosako azokan. Ekitaldi asko zeuden antolatuta asteburu honetarako; nabarmenena lore eta landareen azoka berezia, eta honekin, landare mota desberdinetako eskaintza izugarria. Lorontzietako urteko apaingarriak, usaingarriak, konifera desberdinak, larrosaondoak eta zenbait zuhaixka berezi ere izan ziren. Udaletxeko arduradunek eskainitako omenaldiak goiza borobiltzen lagundu zuten, eta horrela, oso egun polita bizi izan zen Berdura plazan.
Zerkausian, aipatzekoak udaberriko zizak, kalitate gorenekoak eta oso prezio onean; ilarrak oso puntu onean eta kopuru ugarian. Prezioak ere mantzentzen dihoazte eta datozten asteetan behera egingo dutela iragarri genezake. Babak berriz, dagoeneko, kiloko 4 eurotara jaitsi direla esan daiteke, eta geroz eta gehiago ikusten dira erosleen saskietan.

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa