Eskaintza zabala izaten ari gara azokan azken aste hauetan. Udazkeneko eta udako zenbait produktu aukeran dauzkagu oraindik, eta neguko gehienak puri-purian daude. Egun hauetako izotzak eta hotzak eragina izango duelakoan daude ekoizle gehienak, batez ere kanpo libreko barazkietan.

Aipatu beharra dago perretxikoak erosteko aukera daukagula urte garai honetan. Ez da ohizkoa urtarrilean perretxikoak egotea, baina azokako zenbait mahaietan salgai daude.

Fruta zerrenda handitzen doa. Aste honetan sagar mota berri bi izan ziren: udare sagarra eta mendiola sagarra; hauekin, kiwiak, kakiak, intxaurrak eta urrak ere izan ziren.

Prezioak: