Datorren apirilaren 27tik 29ra Tolosa haragiaren eta txingarraren hiriburu bilakatuko da. HARAGI topaketak sektoreko nazioarteko maistra eta maisuak ekarriko ditu gurera, eta Tolosako erretegiekin batera elkarbanatuko dute jakintza eta jarduna. 3 gune izango dira Tolosan: Euskal Herria Plazan 'Festa' izeneko gunea, pintxo eta razioak dastatzeko aukera emango duena era informal batean; eta Zerkausian beste biak: erretegia eta aula, azken hau konferentzia, kata eta tailer ezberdinekin. Hortaz, Txuletaren Festan egin bezalaxe, erretegiak bere horretan jarraituko du bi ortordurekin: afaria ostiralean, apirilak 27, Tolosako erretegiek txuleta-menua eskainiz eta bazkaria-haragi dastaketa larunbatean, apirilak 28, Tolosako erretegi zein parrilari gonbidatuen eskutik (Jayne Hardcastle, Juan Antonio Zaldua, José Gordón eta Pablo Rivero). Honakoa izango da menua:

  • Urdaiazpikoa
  • Nafarroako esparragoak
  • Kantauriko antxoak
  • Lodosako piperrak
  • Txuleta (larunbatean, bazkarian, haragi mota ezberdinak ere)
  • Idiazabal gazta
  • Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa

45 euroko prezioa du. Horrez gain, haurrentzako menua ere egongo da 12 eurotan:

  • Pasta tomatearekin edo arroz txuria tomatearekin
  • Oilasko Errea txip patatekin edo eskalopea txip patatekin edo hanburgesa saltsan
  • Sandwich izozkia edo banillazko natillak edo flana

Jada egin daitezke erreserbak Tolosaldea Tour turismo bulegoan (Andre Maria Plaza 1, Tolosa), tour@tolosaldea.eus-era idatziz, edota 943 69 74 13 telefonora deituz.