Festa giroan igaro zen larunbat honetako azoka eguna. Ekoizleek festa pizteko proposamen bereziak eta berrikuntzak aurkeztu zituzten mahaietan. Aurtengo lehenengo “langostinoak” edo ibarrako piparrak ikusgai eta erosgai izan ziren zenbait mahaietan, oraindik negutegikoak. Hauekin tomateak eta lekak udarako barazkien artean nagusi.

Fruta zerrenda ere oso zabala eta erakargarria izan zen. Mugurdiak, gereziak, aranak edota kiwiak izan ziren mahaietan eta oso ondo saldu ziren goizeko lehen orduetatik.

Aipatzekoak ere perretxikoak, oso kalitate onekoak, eta apaingarriko landare eskaintza ikusgarria. Garai honetan denetariko espezieak daude postuetan.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak