-
Hasiera batean, Jose Luis Amatriain piper saltzailearen postua urriaren 23a bitarte egotea zegoen aurreikusia, baina denboraldia puri-purian dagoenez, luzatzea erabaki da.
Tolosako azokaren eskaintzaren baitan, piper erreak erosteko aukera dute herritar zein bisitariek larunbatero Euskal Herria plazan irailaren 15etik, azokaren ohiko ordutegian. Hasiera batean, Jose Luis Amatriain piper saltzailearen postua urriaren 23a bitarte egotea zegoen aurreikusia, baina denboraldia puri-purian dagoenez, luzatzea erabaki da. Hortaz, azaroaren 10a bitarte egongo da piper erreak erosteko aukera.
- Merkataritza, Feriak eta Turismoa