Udazkeneko produktuak ugaritzen ari dira azokako mahaietan. Fruta eskaintza zabaltzen doa udazkena aurrera joan ahala: errezil sagarrak izan ziren, matxakanak ere bai, eta pikuak oraindik puntu onean saldu ziren.

Barazkien artean aipatzekoak dira Tolosako babarrunak, potxa txuriak, bruselazak edota eskarolak. Kalabazak eta bestelako udazkeneko barazkiak mahai askotan daude ere. Hauekin oraindik badaude udarakoak ere. Lekak edo tomateak oso puntu onean.

Perretxiko zerrendak oso eskasa izaten jarraitzen du. Ea urtaroa aurrera doan heinean ugaritzen hasten diren.

Prezioak: