Eguraldi epelaren zain egon gara azokara gerturatu ohi garen guztiok. Baratzetan eta basoetan eragin nabarmena izaten ari da aurtengo eguraldi hotza eta hezea. Ondorio nabarmenena, ekoizpenaren atzerapena. Zenbait produktuei oso puntu onean mantentzen laguntzen ari zaie, ilarra edo babaren kasu, baita geratzen diren neguko frutei ere.

Perretxikoak ari dira pixkanaka azaltzen mahaietan, denak kalitate gorenekoak. Bertako udaberriko ziza nagusi dela, kanpoko onddoak eta marzuolusak ere izan ziren.

Berdura plazan giro alaia eta eskaintza zabala aste honetan. Udaberriko apaingarriko landare asko; koniferak, arbolatxoak eta usaingarri landare asko ere bai. Gomendagarria handik pasatzea.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-05-05.xlsx