Eguraldi onak udaberriko giroa ekarri zuen azokara. Produktu zerrenda oraindik negukoa izan zen, baina epeltasunak eta eguzkiak animoak piztu zituen.
Eguzkia dela eta, zenbait produktu asko hobetu dira egun hauetan, eta kalitate handiko eskaintza izan zen mahaietan: azaloreak, porruak, azenarioak edota romanesku azak besteak beste, oso puntu onean ikusi genituen.
Gazta berria eta ardi esnea dira egun hauetako beste protagonistak. Oso produktu arrakastatsuak dira eta erosle asko urteko lehenengo gazten zai egon ohi da.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa