Udaberria aurrera dihoala, aldaketak pixkanaka nabarmentzen ari dira. Asteburu honetan, aurtengo lehenengo baba freskoak izan ziren salgai, eta dirudienez, datorren asterako ilarrak ere ugaritu egingo dira. Orain dela 7 egun ikusi genituen lehenengoz, eta urtero bezala, udaberriaren etorreraren berri ematen dute. Bertako zainzuriak ere izan ziren nobedade bezela.

Udaberriko zenbait ziza kilo ere ikusteko aukera izan genuen. Gehienak kanpotik ekarritakoak, datorren asterako bertakoen kopuruak gora egitea espero da.

Berdura plazako giroa berotik joan zen asteburu honetan. Baratzako landare postuetan jende asko izan zen, eta salmentak ere neurrikoak izan ziren. Uda honetan uzta bildu nahi duenak azkeneko aukera du baratzarako lanei ekiteko.

Apaingarriko landareen postuetan ere, giro polita. Eskaintza zabala eta herritar zein bisitari dexente, galdezka eta erosten.

Prezioak: