Nobedadeak izan genituen larunbateko azokan. Fruta arloan aurtengo lehenengo kakiak izan ziren salgai, eta hauekin, beste hainbat fruta mota ere: sagarrak, udareak, kiwiak, feijoak, gaztainak, mizpiradiak edo eta intxaurrak besteak beste.
Babarruna postu askotan zegoen salgai. Aurtengo uzta oso kalitate onekoa izaten ari da, fruitua zertxobait txikiagoa baita. Tomateak, piparrak, lekak eta bestelako udarako barazkiak ere badaude oraindik.
Aipatzekoa ere eztikien zerrenda. Postu berri bat dago Zerkausian honetan espezializatua, eta aukera asko handitu da. Ezti klase desberdinak, polena, mielatoak, jaleak etabar izan ziren salgai.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa