Giro lasaia izan genuen larunbat honetan Tolosako azokan. Eguraldiak hondartzara edo basoetara bultzatu zituen ohiko erosleak eta postuen artean ere hutsuneak somatu genituen. Eskaintza, udarakoa eta zabala, eta aukera, oparoa.
Aurtengo lehenengo San Juan sagarrak izan ziren salgai, negutegietako tomateak, lekak eta ibarrako piparrak ugaritu egin ziren mahaietan, eta ilarrak eta babak oraindik puntu onean daude.
Bertako perretxikoen zerrenda ez zen horren zabala izan; onddoak, ziza horiak, gibelurdinak edota kuletroak ere izan ziren salgai ordea.
Aipatu Zumardia elkartekoen postua jarri zela lehenengo aldiz. Urte osoan zehar, ume talde batekin Tolosako Baratze parkeko zenbait baratza landu dituzte, eta prozesu guztia azokan amaitzea aukeratu zuten.
Prezioak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa