Eskaintza zabala eta kalitate handiko produktuak izan ziren larunbat honetan azokako postu gehienetan. Barazki zerrenda negu eta udaberri hasierakoa da oraindik, nahiz eta San Isidro eguna gainean izan. Hotza eta euriaren eragina nabarmena izaten ari da, baina pixkanaka hasi dira zizak, ilarrak, babak eta zainzuriak ugaritzen. Beste produktu batzuk, neguko sagarren kasu, agortzear daude dagoeneko, eta asko jota, beste astebetez izango ditugu mahaietan.

Aipatu datorren astean lore eta landareen azoka berezia ospatuko dela Berdura plazan; ohikoak egongo dira betiko kokapenetan, eta hauekin gonbidatutako beste zenbait ekoizle ere bai. San Isidro eguna ospatzeko ekintza bereziren bat egongo dela espero da baita ere. Beraz, giro alaia izango dugu, eta lore aukera oparoa balkoiak apaintzeko eta ederki pasatzeko.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak 2018-05-12