-
Goizeko 11:00etan ezarri da hitzordua, Gabonetako Azokaren egitarauaren baitan, eta Udalak, Patxi Izagirre azokako saltzaileak, Pablo Alberdi azokako kronika egileak, eta Xibarit argitaletxeko Joseba Urretabizkaia eta Joxemi Saizarrek hartuko dute parte.
Tolosako Udalak eta Xibarit argitaletxeak hilabeteak atzera lanean diharduten ‘Tolosako Azoka’ liburua emango dute ezagutara larunbat honetan, abenduak 22, Gabonetako Azokaren baitan. 11:00etan izango da aurkezpena Zerkausian. Liburuak azokaren historia eta ekoizle eta saltzaileen berri ematen du testu eta argazkien bitartez. Udaleko ordezkariez gain, Patxi Izagirre azokako saltzaileak, Pablo Alberdi azokako kronika egileak, eta Xibarit argitaletxeko Joseba Urretabizkaia eta Joxemi Saizarrek hartuko dute parte. Herritar orori zabalik dago aurkezpen-ekitaldia.
- Merkataritza, Feriak eta Turismoa